ENTRENATZAILEAK
____

Gure taldea ezagutu

IÑAKI UNANUE MARIN

Kirolzale sutsua, hamaika urtetan rugbyko jokalaria eta azkeneko hiru urteetan Crossfit-eko entrenatzailea izan da, honetarako behar diren tituluak izanik, munduko Crossfit erakundearen baimena barne delarik.

Enpresen zuzentze eta kudeaketan Lizentziatua.

Azken hamaika urtez Rugbyko jokalaria, 2.012. urtean Espaniako txapela irabaziz, Rugby zazpi-ko modalitatean.

Azken aldi honetan Donostiako lehen boxean, CrossFit Donostian entrenatzailea izan da. Honen bidez CrossFit mundua ezagutu du, bertan buru belarri murgilduz. Euskal Herriko box asko ezagutu ditu eta CrossFit-a kirola baino askoz gehiago dela jabetu da.

ANDER GARATE

Crossfit Level 1

Magisteritzan graduatuta, Heziketa Fisikoaren espezializazioarekin.

9 urtean zehar eskubaloi-jokalaria izan da, azken hirurak bigarrenean (División de Honor Plata), Play-Offean lehiatzera helduz Lehenean (Asobal) 2013an.

Geldi egotea ez zaio gustatzen eta Crossfit-ek eskaintzen duen aukera handia kontuan hartuz, kirol honi aukera bat ematea sustatu zioten eskubaloia utzi ondoren. Hartik harrezkero hortan murgilduta egon da, 2018tik Coach-a izanez (CF-L1).

PABLO CAZALIS

CrossFit atleta zalea, igerilari ohia eta Getaria-Zarautz ibilaldiaren antolatzailea.

Zuzenbidean graduatuta, kiroletako kudeaketa juridikoko masterraz gain.

Igeriketako goi entrenatzailea RFEN-ek titulatua.

Igerilari bezala 10 urte baino gehiagoren ondore, duela 3 urte ezagutu zuen CrossFit-a, bere egunerokoaren parte dena, 21-15-9 TEAM-en taldean dagoelako, 2018an Meridian Regionals-era joan zenarekin.

Zorrotz eta kurioso kiroletako programazioek, bere ikasketek eta bere kirol bizitzak Coack bezala bermatzen dute.

Hasi orain!
GUREKIN HARREMANETAN JARRI

652 717 997

Arotz Kalea 14, bajo
20800 · Zarautz · Gipuzkoa

info@crossfitzarautz.com

JARRAI